2020(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

AMILCARE PONCHIELLI- GIOCONDA-ORDUEN DANTZA

Amilcare Ponchielli konpositorearen "La Gioconda" opera, 4 zatitan antzezten den drama lirikoa da, Victor Hugo idazlearen prosa liburuska batean oinarritua [1876 urtean Milango Scalan estrenatua eta antzoki honetan bertan 1880an ikaragarrizko arrakastarekin berriro antzeztua (hainbat berrikuspen egin ondoren)].

Orduen dantza

Gioconda Obra honetan 3. zatiaren bukaeran ballet bat sartzen da, “Orduen dantza” deritzana, hain zuzen.

Jarraian perkusiozko instrumentuekin interpretatzeko musikograma bat aurkezten dizugu, taldean lantzeko.


 perkusioa



Walt Disneyren Fantasia pelikulari esker ezagunago egin zen obra hau-edo agian pelikula honek egin zuen ezagun balleta. Pelikula honetan parodia bat aurkezten zaigu, dantzari gisa hipopotamoak, ostrukak, lagartoak eta elefanteak tutuarekin.

Izan ere, marrazki bizidunak aukera bikaina izan daitezke modu atsegin batean musika klasikoko obrak ezagutzera emateko. Ikus dezagun:


 Ponchielli. La Gioconda. Orduen dantza

Hemen piezaren beste zati bat ere, hau ere Disneyko Fantasiatik hartua.


 hipopotamoa





Goian hitz egin dugu nork asmatua den "Gioconda" obra. Ea gogoratzen duzun.

 ponchieli

IKERKETA LANA

Sarritan musika klasikoko hainbat obra publizitaterako erabili izan dira. Bila itzazu adibideak, alegia, musika klasikoko obrak edota duela 20 urte baino gehiagoko abestiak edo musika piezak erabiltzen dituzten iragarkiak. Iragarkirako propio sortuak ez diren adibideak aurkitu beharko dituzue. 
Hemen, esaterako, ikusiko duzue eredu bat, zeinetan mintzagai dugun Ponchielliren Gioconda obrako "orduen dantza" balleteko zatia entzuten den.



 Knor iragarkia






AMILCARE PONCHIELLI- GIOCONDA-ORDUEN DANTZA

Amilcare Ponchielli konpositorearen "La Gioconda" opera, 4 zatitan antzezten den drama lirikoa da, Victor Hugo idazlearen prosa li...