Orduen dantza
Gioconda Obra honetan 3. zatiaren bukaeran ballet bat sartzen da, “Orduen dantza” deritzana, hain zuzen.
Jarraian perkusiozko instrumentuekin interpretatzeko musikograma bat aurkezten dizugu, taldean lantzeko.
Walt Disneyren Fantasia pelikulari esker ezagunago egin zen obra hau-edo agian pelikula honek egin zuen ezagun balleta. Pelikula honetan parodia bat aurkezten zaigu, dantzari gisa hipopotamoak, ostrukak, lagartoak eta elefanteak tutuarekin.
Izan ere, marrazki bizidunak aukera bikaina izan daitezke modu atsegin batean musika klasikoko obrak ezagutzera emateko. Ikus dezagun:
Hemen piezaren beste zati bat ere, hau ere Disneyko Fantasiatik hartua.
Goian hitz egin dugu nork asmatua den "Gioconda" obra. Ea gogoratzen duzun.
IKERKETA LANA
Sarritan musika klasikoko hainbat obra publizitaterako erabili izan dira. Bila itzazu adibideak, alegia, musika klasikoko obrak edota duela 20 urte baino gehiagoko abestiak edo musika piezak erabiltzen dituzten iragarkiak. Iragarkirako propio sortuak ez diren adibideak aurkitu beharko dituzue.
Hemen, esaterako, ikusiko duzue eredu bat, zeinetan mintzagai dugun Ponchielliren Gioconda obrako "orduen dantza" balleteko zatia entzuten den.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina